Iberiar penintsula osoko Frankoren aire indarreko bonbaketari eta borrokalarien ehuneko hogeita batak Gernikaren aurkako atakean parte hartu zuen. Boterezko demostrazio honen ondorioz, erabat suntsitu zituzten eraikinen % 85.22 eta larri kaltetu zituzten beste guztiak. Azoka eguna zen eta Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen bezala, atakearen ondorioz, 1937ko apiriletik ekainera bitartean 1.654 hildako erregistratu ziren. Francoren erregimeneko agintariak bonbardaketaren ebidentzia guztiak borratzen ahalegindu ziren eta ez ...
Read More
Iberiar penintsula osoko Frankoren aire indarreko bonbaketari eta borrokalarien ehuneko hogeita batak Gernikaren aurkako atakean parte hartu zuen. Boterezko demostrazio honen ondorioz, erabat suntsitu zituzten eraikinen % 85.22 eta larri kaltetu zituzten beste guztiak. Azoka eguna zen eta Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen bezala, atakearen ondorioz, 1937ko apiriletik ekainera bitartean 1.654 hildako erregistratu ziren. Francoren erregimeneko agintariak bonbardaketaren ebidentzia guztiak borratzen ahalegindu ziren eta ez zuten biktimen gorpuak berreskuratzeko ahaleginik egin, ez eta heriotzak zenbatzeko ere. 1939 eta 1941 bitarte, hiru urte luzez 60.000 m3tik gora aurri bildu ostean, erregimen berriko agintariek ez zuten heriotzarik zenbatu. Gure herrikideak, hil eta herriko hondakinen artean lurperatuta gelditu zirenak, gogoratuak izateko eskubidea galdu zuten. Liburu hau Idahoko mendietan Gernikako bonbaketan gertatu zena ikertzeko helburuz euskara ikasi zuen pertsonaren emaitza da. Mountain Homen (Idaho) William Smallwood "Basilio Egurtxiki" izenez bataiatu zuen John Bideganeta Amerikanuak. Ingelesezko Smallwood euskarara literalki itzulita "Egurtxiki" da. 1971ean, Egurtxiki bonbaketari buruzko liburua idaztera etorri zen Gernikara eta 1972ko udaberri-udan hirurogeita hamalau elkarrizketa egin zizkien bonbaketan biziraun zutenei. Udazkenean eta neguan, Maria Angeles Basaberen ahaleginari esker, ehun eta hogeita lau elkarrizketa egitea lortu zuen. Arrisku handiko lana egin zuten, pertsona bat bonbaketari buruz hitz egiteagatik atxilotua eta torturatua izan zitekeelako. Horregatik, elkarrizketa guztiak sekretupean burutu zituzten. Gaur arte ezezaguna izan den istorioa argitaratu dugu egun, biziraun zutenen hitzekin idatzitako istorioa, bonbaketa gertatu zenetik berrogei urtera jaso zena eta bonbaketaren laurogei urtera argitaratu dena.
Read Less